XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik ezetz esan dizut ordea! haserretu zitzaion EOMa.

Tira, tira!osteratu zion Odolzalek.

Leka-gizakiren bat ostu eta hona egarri zenuelakoan nago eta hementxe daukazula, jostailu bat bezala.

Baina nik aurkitu eta aparitibotzat hartuko dud, apaldu aurretik ".

EOM gaixoa urduri baino urduriago zegoen.

He-hemen e-ez da-dago inortxo ere erantzun zion totelka.

Ze-zergatik ez na-nauzu ba-bakean uzten?

Zuhaitz-enborraren neurriko hatza jarri zuen Odolzalek EOMaren gainean.

Martinzikin hori! garrasi egin zuen.

Pastel ustela baino ustelagoa! Zoparako ere balio ez duen zapaburua halakoa!.

Eta EOMari besotik helduz, zera erantsi zion: Zuk zeuk lagunduko didazu bilatzen! Bion artean aterako dugu mukizu berritsu hori bere zoko-mokotik!.

EOMak mahaia garbitu eta bide batez bere gorputzarekin neska ezkuta zezakeela pentsatu zuen, baina berandu zen jadanik.

Neskak, bere aldetik, kilobaza erdi janaren bestaldetik begiratzen zuen, bi erraldoiek batetik bestera eztabaidan ziharduten bitartean.

Odolzalek itxurarik itxuragabekoena zuen.

Haren azala gorrista zen.

Bularra, urdailaldea eta besoak ile beltzez estalita zeuzkan eta haren buruko adatsa luzea zen, iluna eta orraztu gabea.

Aurpegia zikin-zikina zuen, biribila eta zapala.

Bi zulo beltz zituen begitzat.

Sudurra motza eta zanpatua zuen eta haren ahoa, hura zen ahoa!.

Belarritik belarrira zabal, haren ezpainek elkarren gainean zeuden Francfortko saltxitxa bi ziruditen.

Haien artean hortz hori hautsi batzu ikus zitezkeen, eta listu-errekastoak ere bai haren okotzean behera.

Munstro hark egunero gizonak, emakumeak eta umeak jaten zituela... ez zen zaila horretan sinestea!.